Gipuzkoa, toki on bat kirolerako. Zaila da ez topatzea gure kaleetan norbait txirrindan, korrika edo kirol instalazio batera doana, kirol poltsa bat eskutan daramala. Larunbatetan familia ugari dabil gure hiri eta herrietan, etxeko txikienak lagunduz eskola kiroletako ekimenetara. Hemen kirola egitea, antolatzea eta ikustea dugu gustoko. Kirol praktika, boluntariotza eta kirol probetara bertaratzen den jendearen estatikak, bereziki kirol proba herrikoietara, Europa mailako altuenen artean daude. Dagoeneko kirola praktikatzen baduzu maiz, toki on batean zaude, aukera desberdinez inguratua, erakunde eta pertsona ugariz inguratua, aktiboa mantentzen lagunduko zaituztena. Oraindik lortu ez baduzu ere, toki on batean zaude. Sartu webgunean eta kirol gipuzkoarrarekin hunkitu zaitez. Erraz jartzen dizugu.
Kirol arloko informazioa jaso nahi duzu zure posta elektronikoan?
Gipuzkoako kirolean mugarri izaki, merezi duen aintzatespena jaso du
Marta Pastor, Kiroletako zuzendaria: "Halterofiliako Txapelketa Nazionala hartzeak erakusten du Gipuzkoak kirol honen garapen eta sustapenarekin duen konpromisoa".
Andoainek 82.669 € jaso ditu Ubitarte futbol-zelaian soropila aldatzeko, Kirol Departamentuak sustatzen duen 2023-2025 aldirako Kirol Ekipamenduen Planari esker. Planak 35 udalerri eta 523.091 pertsona hartzen ditu, gipuzkoarren % 72,8, hau da, 10 gipuzkoarretik 7. Guztira 8.180.000 €-ko partida kirol instalazioak hobetzeko.